Castellano | Euskara | English

Zer da euroam eta nola funtzionatzen du?

eduroam (education roaming hitzen laburdura) Ikasketa eta Ikerketa elkarteentzat garatutako mugikortasun seguruaren mundu mailako zerbitzua da.

Zerbitzu horri esker, ikasle, ikertzaile eta partaide diren erakundeetako langileek Interneterako konexioa izaten dute euren campusaren bitartez, baita beste erakunde partaide batzuk bisitatzen dituztenean ere.

Argibide gehiago eduroam-en orri ofizialean eta eduroam Espainiako orri ofizialean.

Egibidetik kanpo eduroam WiFi sarera konektatzean, zure konexio datuak era seguruan bidaliko dira Egibidera baimen ditzaten eta zu zauden erakundearen WiFi konexioa erabiltzeko baimena eman diezazuten.

Egibideren campusetako batean bazaude, prozesua tokian bertan gauzatuko da.

Zeintzuk dira nire erabiltzailea eta pasahitza?

HEZITZAILEAK

IKASLEAK

INDUSTRIA DIGITALA - DEUSTO

Konfiguraziorako gidak

Hemen aurkituko dituzu eduroam-era konektatzeko gidak:

Autokonfigurazio programak eta eduroami buruzko informazio gehiago, ondorengo MOODLE kurtsoan aurki ditzakezu: Eduroam - Ikasle eta Hezitzaileentzako WIFIa

Hemen ageri ez den gailu edo plataforma batean konfiguratu baduzu eduroam, bidali mesedez, jarraitu beharreko pausuen zerrenda txiki bat, pantailen kapturekin lagunduta ahal izanez gero.

Non gehiago konekta naiteke?

Espainian parte hartzen duten erakundeen zerrenda osoa aurkituko duzu hemen.

Eduroam-ek mundu mailan duen ezarpenaren zerrenda

Zehaztasun teknikoak

Eduroam-erako euskarria

[email protected]

Azalpen bideoa